XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) 1893-an Arnauld anaia galdu zuen. Ehortzetara joan zen emaztearen ixilik omen, eta gaineko galerian bakarrik zagola, nigar hipaka entzuten zuten beherekoek.

Gainera bera hil ondoren, gela hertsi bat ideki zuten Abbadiako jauregian, eta han aurkitu larga-bista bat, anaiaren etxerantz finkatua eta erdoilak han blokatua.

Artetik derradan 1883. urtean, Arnauld-ek eta Charles-ek beren deiturari erantsi ziotela ofizialki d'Abbadie familiaren jatorrizko herriaren erdal izena, Arrast: geroztik d'ABBADIE d'ARRAST abizen bikuna dakarte berek eta horien ondokoek.

Baina d'Abbadie soilarekin egon zen Antoine.

b) 1894-an Abbadia jauregia bere lurrekin uzten dio Académie des Sciences delakoari.

Aldiz Ûrrûstoiko Abadia emanen dio kusia duen Mauleko de Souhy-ri Horren ondokoek etxetiarrei salduko dute 1961-ean

c) Hil aurretik, kontsolio bat ukanen du Antoinek: 1896-an Etiopiaz jabetu nahi ziren Italianoak Aduan garaitzen ditu Menelik II. errege berriak.

Azkeneko bete da bi Abadiatarren ametsa bat eta beregain dago berriz Afrikako erresuma kristau zaharra!

d) Bururaino lan eginen du Antoinek Akademiako biltzarrean zagon oraino martxoaren hamabostean.

Hemeretzian lana utzi behar ukan zuen, ahuldurak harturik.

Ilun-zeinuetan sartu zen agonian eta laster eman zuen azken hatsa, emaztearen alboan, Pariseko 120 rue du Bac karrikako gela batean, Chateaubriant mende erdi bat lehen (1848) zendua zen ber tokian.

e) Gorputza Hendaiako Abbadiara ekarri zuten eta horko kaperan hamazortzi egunez beilatu zuten etxetiar, maizter, bordariek.

Ehortzetan parte hartu zuten Atarratzeko dantzariek eta Andoaingoek, nafar gaiteroekin.

Abbadiako kaperan dago lurperaturik Antoine d'ABBADIE, aldare azpian, Donibane-Lohitzuneko gorazarrean emana zioten makilagaz.

f) Lau urte berantago, l901.ean, Antoine-ren ondoan lurperatuko dute Virginie.

Senarra beti kartsuki lagundua zuen bere lan mota guzietan. Zorion hori ukan zuten d'Abbadie hiru anaiek, bereiziki euskararen alde, aitak aintzinetik eduki zuen bezala.